XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunsenti berri batekin
aurkitzen geranean,
tiki-taka errota zaharra
ari da lanean.
Leihoa irikitakoan
gora begiratzean,
zeru urdin zoragarri bat
ikusten da denean.
Errekatxoa badijoa
beti bere bidean,
txoriak dira abeslari,
dena dago pakean.

Bai bizileku atsegina
errota zahar batean,
egunsenti berri batekin
aurkitzen geranean.

Txiki-takaren oihartzuna
entzuten degunean,
errota lanean ari da
beti konpasean;
urak erabiliazten du
goitik behera jotzean,
aleak irina egin
bi harriren tartean.
Errekatxoa badijoa
beti bere bidean,
txoriak dira abeslari,
dena dago pakean.